Kopako finalera, Mundarroko kadeteak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Gipuzkoako Kopa lehiatzen ari dira, Mundarroko neska kadeteak; eta ederki lehiatzen, gainera! Ligaxkako 13 partiduetatik, 11 irabazi eta bi berdindu dituzte; eta jardunaldi baten faltan, aurreneko postua ziurtatu dute, larunbatean Amara Berriri 0-4 irabazi ondoren. Horrela, Kopako finala jokatuko dute, beste multzoko irabazlearen kontra; Aloña Mendiren kontra, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!