Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Astigarraga

2019/05/11, larunbata

Marka saiakera 22 emakumek, Usurbilen

Bihar izango dute erronka Emarri taldeko neskek, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Bihar zortziko Perurenako zitaren aurretik, erronka botako dute Emarri taldeko emakumeek bihar. Giza proba izango dute, ohi bezala, baina berezitasun batekin: harri haundia izango dute aurrez aurre, 3.800 kilokoa. 

Usurbilen izango da zita garrantzitsua bihar, arratsaldeko 18:00etan hasita, frontoian. 

3.800 kiloko harri haundia mugitzea izango dute helburu.

22 emakumeko taldea, marka hausteko

Marka historikoa egitea da erronka, eta horretarako, 22 emakumeko taldea eramango du Emarri taldeak, Usurbilera. 

Haiekin batera, giza proban parte hartuko dute: Lasuen talde mistoak (4+2) eta Txori­erri talde mistoak (4+2). 

Usurbil Herri Kirol Taldeak antolatutako ekintza da, Base­rritarren Egunaren bueltan egindakoa. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.