Jaime Romero txirrindularia bigarren, Segurako Santikutzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 02:00

Asteburura itxaron gabe, aste­azkenean izan ziren lasterketak, jaieguna aprobetxatuz. Eta jubenil mailan, ez zen astigartarrik eta hernaniarrik falta, Se­gurako Santikutz Proban.

Baina parte hartu bakarrik ez, ederki aritu ziren; bereziki, Jaime Romero astigartarra. Las­terketa osoan izan zen protagonista, eguneko bost mendateak aurreneko hiru postuetan pa­sa­ta, eta tropela erabat txikitu zenean, aurre-aurrean manten­tzeko gai izan zen: bigarren hel­mugaratu zen, Iñaki Diazen atzetik, 10 segundura. Eta mendiko saria ere, Romerorentzat izan zen, alde nabarmenarekin.

Partehartzaile gehienak, ba­naka sartu ziren helmugan, eta 7garren iritsi zen Enekoitz Az­parren astigartarra, minutu pa­satxora. Iker Iriondo eta Ibai Rodriguez hernaniarrak, elkarrekin iritsi ziren, 17garren eta 18garren, hurrenez hurren.


Juniorrak Astigarragatik pasako dira bihar

Gaur eta bihar ere izango dira lasterketak, kategoria gehienetan. Juniorrak, Lazkaoko Proban ariko dira gaur, 16:00etan hasita; eta zita garrantzitsua daukate bihar, 10:15etan Donostiako Egia auzoan, Gipuzkoa Klasika nazioarteko probarekin. Maila haundiko partehartzea izango da, eta lasterketa gogorra daukate aurretik. Astigarragatik pa­sako da, gainera: sei aldiz igoko dira Bentetara, hiru aldiz alde bakoitzetik; azkenekoa, helmugatik 8 kilometrora, Asti­garragara jaitsi eta Martute­ne­rako bidea hartzeko.

Bi zita dauzkate, kadeteek ere. Gaurkoan, Elgoibarren ari­ko dira, 10:30etan hasita; eta bihar, Ander Larrea Memoriala lehiatuko dute Gasteizen, goize­ko 09:30etan hasita, Gazte­txo­ak Torneoari dagokiona.

Eta azkenik, infantilak eta alebinak lehiara bueltatuko dira gaur, Irunen, proba berezi batekin: Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa izango dute jokoan, 16:00etan hasita.

23 urtez azpikoek atseden hartuko dute asteburuan, datorren asteko zita garrantzitsuaren aurretik: Bidasoa Itzulian ariko dira, maiatzaren 8tik 12ra, lau etaparekin.


Hernaniko zikloturistak, Lesakara bihar

Zikuñako Ama zikloturista taldeak, bere aldetik, denboraldiko 10garren irteera egingo du bihar. Lesakara joango dira, 84 kilometroko ibilbidea eginez; eta goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua, Zinkoenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!