Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Astigarraga

2019/05/03, ostirala

Pirinioetara joateko, azkeneko aukera

Pirinioetara egingo du asteburu pasa Mundarro Kirol Elkarteak, eta joan nahi duenak, gaur arte izango du aukera izena emateko. Horre­tarako, kiroldegira jo beharko da, bertara joanda edo kiroldegia@­astigarraga.eus helbide elektronikoan. Gaur bertan, gainera, bilera egingo da, informazioa eman eta izena emandakoen artean plana antolatzeko. Asmoa da larunbatarekin Ibon Anayet eta Vertice Anayet egitea, eta igandean, Betato basoa, Ibon Pombie eta La Cuniacha bisitatzea. Kotxe partikularretan joan beharko da, eta Piedrafita de Jaca herrian hartuko da ostatua.