Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Astigarraga

2019/04/27, larunbata

Asteburu pasa Mundarro, Pirinioetara

Maiatzaren 18-19ko asteburuan Pirinioetara joateko mendi irteera antolatzen ari da Mundarro, eta izenematea irekita dago maiatzaren 3ra arte, kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikoan. Egun horretan bertan bilera egingo da, informazioa eman eta izena emandakoen artean antolatzeko. Asmoa da larunbatarekin Ibon Anayet eta Vertice Anayet egitea, eta igandean, Betato basoa, Ibon Pombie eta La Cuniacha bisitatzea. Kotxe partikularretan joan beharko da, eta Piedrafita de Jaca herrian hartuko da ostatua.