Onenen artean Zegaman, Enekoitz Azparren eta Ibai Rodriguez

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 17a, 02:00

Lasterketa gutxiago izan di­tuz­te joan den asteburuan, txirrindulari astigartar eta her­na­niarrek; baina sekulako mai­la eman dute, beste behin.

Zegaman zeukaten zita, ju­nior mailakoek, Elkartu Nahi Saria lehiatzeko. Eta onenen artean ibili ziren, Urumea bailarakoak. Eguneko ihesaldian sartu zen Telmo Semperena astigartarra, dozena bat lehiakiderekin; eta lasterketa bu­ru­an egin zituzten 40 bat kilometro. Atzetik, Enekoitz Azpa­rren astigartarra aritu zen la­nean Lierniako bi igoeretan, Li­mousineko Iñaki Diazekin, ihesaldia harrapatzeko. Bar­ba­riseko igoeran hasi zen erabakitzen lasterketa. Ihesal­dian, Bellota taldeko Alex Diazek egin zuen aurrera, eta atzetik, asko gerturatu zitzaizkion Az­parren eta Iñaki Diaz, gainerakoak gaindituta. Atzetik au­rrera egin zuen Ibai Rodriguez hernaniarrak ere.

Arriskuak hartuz, sekulako abiaduran jaitsi zen Iñaki Diaz, iheslaria harrapatu eta gainditzeraino, eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Azparrenek. Minutu bat beranduago, zazpi­ga­rren iritsi zen Ibai Rodri­guez. 15ga­rren sailkatu zen Semperena, eta 34garren Jaime Romero.


Beñat Auzmendi, seigarren

Alebin eta infantilek, bestalde, Aizarnazabalen zeukaten lasterketa. Alebinetan, Beñat Auz­mendi astigartarra izan zen onena, seigarren postuan, eta 10garren eta 12garren helmugaratu ziren Harri Garcia eta Aimar Zabala herrikideak. Nes­­ken artean, zortzigarren izan zen Noa Rodriguez hernaniarra.

Infantil mailan, berriz, bi­ga­rren sailkatu zen Intza Na­varro hernaniarra, nesketan; baina bailarako inork ezin izan zuen lasterketa osatu, mutiletan, Lander Sanz garaileak do­blatu egin baitzituen ia partehartzaile guztiak.

Kadete mailako txirrindulariak Nafarroa aldera joan zi­ren, Atarrabiako lasterketara; eta 19garren iritsi zen helmugara Unax Urretabizkaia hernaniarra. Aner Zilbeti herrikidea, berriz, 35garren izan zen.

Eta 23 urtez azpikoetan, az­kenik, Xabier Mikel Azparren astigartarra aritu zen Urraki­ko Igoeran, 58garren bukatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!