Omenaldia eta garaipena, opari bikoitza "Gartzi"ren agurrean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Berezia zen, Mundarrok larunbatean jokatu behar zuen partidua, Zarkumendegin, Erregional Preferenteen mailan. Berezia, Mikel Gartziarena Gartzi kapitainaren azkenekoa zelako, za­le­­en aurrean. Eta urte guzti haue­­tako lana eskertzeko, omenaldia egin zioten, partidua hasi au­rretik: kamixeta bere izenarekin eta dortsalarekin; oroigarri bat; eta Joxerra Garzia idazleak kan­tatu zizkion bertsoak.

Eta bigarren opari bat ere izan zuen: taldearen garaipena. Izan ere, 4-1 nagusitu zitzaion talde morea, Trintxerperi.

Partiduan sartzea kosta zi­tzaion arren, pixkanaka jaun eta jabe izan zen Mundarro, eta bi gol egin zituen, Beñat eta Koldo­ren eskutik, atsedenaldirako. Aldageletatik bueltan, faltaz sar­tu zuen hirugarrena Iñurrik, bai­na ordu laurden falta zela iritsi zen momenturik bereziena: ka­pi­taina aldatu zuten, eta zaleek zutituta, txalo zaparrada batekin agurtu zuen Zarkumendegik, Mikel Gartziarena. 

Hortik partiduaren bu­kae­ra­ra, gol bana egin zuten Trin­txer­­pek eta Mun­darroko Gaztek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!