Astigartarrek asteburu oparoa izan zuten bi podium eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 23a, 01:00

Maila guztietako txirrindulariek hasi dituzte errepideko lasterketak. Emaitzarik onena Aimar Capdequik, Hernanin, lortu zuen hirugarren postuarekin alebin mailan. Beñat Auzmendik hamairugarren iritsi zen, eta lasterketa amaitu zuten Unai Hernández, Mattin Plazaola, Ekhi Raba­nedo eta Harri Garciak. 

Infan­tiletan, hurrenez hurren, Aimar Olasagasti 15­garren izan zen eta Tasio Sem­perena 16garren.

Adin nagusiagoetan, 23 ur­tez azpikoetan, Aiztondo Kla­sika lasterketa entzutestua ko­rritu zen izen berdineko bailaran. Adunan amaitu zen, bai­na Urko Semperenak ezin izan zuen bukatu. 100garren kilometroan erretiratu zen hotza eta euriagatik asko sufritu on­doren.

Juniorretan Enekoitz Az­parrenek garaipena gertu izan zuen Gorlako igoeran, baina azkenean bigarren geratu zen podiumera igoz. Hurrengo egunean, Altsasun, seigarren iritsi zen. Telmo Semperena 15ga­rren eta 16garren izan zen bi lasterketa horietan.

Laukiz eta Estellan 23 urtez azpikoak

Asteburu honetan ere, denek izango dute zer jokatua. Alebin eta infantilak Zarautzen izango dira gaur, eta Elite mailakoak eta 23 azpikoak, aldiz, bi lasterketa izango dituzte. Gaur Bizkaian barrena ibiliko dira eta Laukizen amaituko da eta bihar, Lizarrako lasterketa korri­tuko da. 

Junior mailakoek zita bakarra dute asteburu honetan. Mon­teagudoko errepideetan ba­rrena amaituko dute lasterketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!