Uitzi eta Albeniz finalera, eta Larrañagak eta Urdangarinek ezin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 20a, 01:00

Argia eta itzala tokatu zaizkie joan den asteburuan, esku pe­lotari hernaniar eta astigartarrei, garaipen garrantzitsuekin eta porrota mingarriekin.

Astigartarrek ezagutu dute itzala, Udaberri Torneoan. Fi­nala zeukaten jokoan larunba­tean, Txomiñenen bertan, Axel Larrañaga eta Ganix Urdan­ga­rin jubenilek, bigarren mailan. Baina gehiago izan ziren kontrarioak, Alde Zaharrako De La Torre eta Acha, eta 8-22 galdu zuten, esku hutsik geratzeko.

Txapelketa berean, ordea, argia aurkitu zuten Unax Uitzi eta Unai Albeniz kadete hernaniarrek. Izan ere, erraz irabazi zuten semifinala, Lapke taldeko Etxezarreta eta Telle­riaren kontra (22-7), Hernanin bertan. Nagusi izan ziren ha­si­eratik, pelota bizia aprobetxatuz. Albeniz oso seguru aritu zen atzean, Telleriaren kolpeak ondo eutsiz; eta Uitzik markatu zuen diferentzia, sa­keare­kin min eginez eta aurreko koadroetan nagusi izanda.

Garaipen horrekin, finala jokatzeko sailkatu dira: ostiral honetan bertan izango dute, Alegian, Ilunpeko Egiguren eta Labaka­ren kontra; printzipioz, iluntzeko 20:00etan.


Txintxurretak eta Elizazuk 18-17, plenoa osatzeko

Beste zita garrantzitsua, Gipuz­koako Txapelketan zeukaten hernaniarrek; zehazki, Auritz Txintxurreta eta Aiur Elizazu infantilek. Semifinaletara sail­katuta egonda ere, ligaxkako az­keneko partidua zeukaten, Alo­ña Mendiko Barrena eta Aldearen kontra. Lasaiegi ate­ra ziren hernaniarrak, eta bera­ien pos­tua aldatu behar izan zu­ten kantxan, partiduan zehar; baina buelta ematea lortu zu­ten, eta 18-17 nagusitu ziren, plenoa osatzeko: ligaxkako par­tidu guztiak irabazi dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!