Udaberri Sariko hiru final, Txomiñenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Falta diren finalak jokatuta,  Udaberri Sariak banatuko di­tuzte asteburu honetan. Lau jaialditan emango zaio bukaera txapelketari; gaur izango di­ra horiek Aginagan, Mu­tri­kun, Olaberrian, baita Asti­ga­­rragan ere.


Hiru final, Txomiñenean

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, hiru final jokatuko dituzte Fo­ru Plazako Txomiñenea fron­­toian, eskuz binaka, denak. 

Aurreneko partidua kadeteetako 2. mailakoen artean izango da; Eibar (Azkargorta-Cami­na) eta Gazteleku (Beloki-Lan­zeta) arituko dira aurrez aurre.

Bigarrenean jokatuko dute Mundarroko jubenil 2. mailakoek; Larrañaga eta Urdanga­rinek, Alde Zaharreko De la To­rre eta Atxaren kontra lehiatuko dira. 

Eta bukatzeko, 2. mailako nagusien txanda izango da; Tolosa 2k (Zalakain-Esnaola) eta Intxurre 3k (Zubeldia-Alberdi) jokatuko dute azkeneko txapela, Astigarragako frontoian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!