Errepideko denboraldian bete-betean, txirrindulari guztiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Errepideko denboraldian be­te­-betean murgilduta daude As­tigarragako maila guztietako txirrindulariak. Duela aste batzuk hasi zuten ibilbidea maila altuenetan daudenek, eta pasa den asteburuan alebin eta infantilen txanda izan zen. 


Errenterian, aurrenekoa

Larunbatean izan zuten errepideko aurreneko zita gaztetxoenek, Errenterian. Alebin mailan, 46 txirrindularik hartu zu­ten parte, tartean bost astigartarrek;?Zumaiena ikastolako Asier Aizpurua izan zen garaile, eta beranduago iritsi ziren astigartarrak: Aimar Cap­dequi 15ga­rren, Beñat Auzmendi 17garren, Unai Hernandez 29garren, Da­nel Chapartegi 31garren eta Ekhi Rabanedo 40garren. 

Infantil mailan, aldiz, 40 izan ziren, eta lau herritar zeuden haien artean: Tasio Sem­pe­rena (7garren), Aimar Olasa­gasti (14garren) eta Eneko Ol­veira (17garren).

Goierriko Itzulian, 23 azpikoak

Egun berean izan zuten zita 23 urte azpiko txirrindulariek, ka­su honetan, Urretxuko Goie­rri­ko Itzuliarekin. Lasterketa go­ra­beheratsua izan zen, eta geldituarazi behar izan zuten, helmugatik 29 kilometrora eror­keta jendetsua izan zelako.  

Proba bearrabiarazita, txirrindulariak hoztu egin zirela na­baria zen. Dena den, Urretxu­­ko helmugara bidean, sprint­ean abiarazteko gogoa ez zuten falta! 

Goierriko TB Caja Labora­l­eko Mikel Paredes izan zen azkarrena, eta astigartarrak atzerago iritsi ziren: Urko Semperena 7garren izan zen, eta Xabier Mikel Azparren, aldiz, 42garren.

Geldialdia egin behar izan zuten igandean ere. Junior mailakoen txanda izan zen orduan, Azpeitian. Ibilbideko ha­sierako kotxea ibilbidez nahasteagatik gelditu behar izan zuten. 

157 txirrindularik hartu zu­ten parte, eta Astigarragatik, bertan izan ziren AMPOko Ene­koitz Azpa­rren, Bazpiko Jaime Romero eta Donosti Berriko Telmo Sem­perena, besteak beste. Enekoitz Azparren faborito gisa atera zen, eta protagonistetako bat izan zen. Baina hirugarren izatea lortu zuen.

Izan ere, Altzarteko igoeran aurrea hartu zuen Sakana Groupeko Igor Arrieta, eta hark jaso zuen sari potoloena. 

Igoera ederra egin zuen, baita ere, Jaime Romerok eta 11garren iritsi zen. Telmo Semperena, aldiz, 40garren izan zen. 


Zita bikoitza, juniorrek

Asteburu honetan ere, denek izango dute zer jokatua. Alebin eta infantilak Hernanin izango dira gaur, eta Elite mailakoak eta 23 azpikoak, aldiz, Aiztondo Klasika izango dute bihar, Al­ki­zan. Junior mailakoek zita bi­koi­tza izango dute: gaur, Igor­lako igoera?Bergaran; eta bihar, Altsasuko Udaberri Sarian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!