Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga

2019/03/12, asteartea

Berdinketarekin konforme Mundarro, gehiagorako gutxiren faltan

Rotetaren aurka bana berdinduta bukatu du Mundarrok. Tolosa izango da hurrengo aurkaria.

Inauteriak tarteko, astebeteko atsedenaren ondoren jokatu du berriro Mundarroko mutilen futbol taldeak. Orain­goan, Rotetaren zelaia bisitatu du, eta berdinketarekin bukatu du lehia, 1 eta 1.


Hiru puntuak, gertu

Intentsitate haundiko partidua jokatu zuten mutilek. Hasieratik etxekoek ondo egin zuten lan, astigartarrei lanak zailtzeko, eta 25garren minutuan aurreneko gola lortu zuten, korner batetik. Horrek lasaitu egin zituen, ordea, Rotetakoak, eta Mundarro­ko­ak baloia hobeto mendera­tzen hasi ziren.

Dena den, atsedenaldira markagailuan atzetik zijoaztela iritsi ziren Mundarro­koak, eta atsedenalditik bueltan, lehenago erakutsitako indarra gutxitzen joan zi­tzaien. Partidua bukaerara iristen ari zela lortu zuen Iñurrik berdinketa ekarri zuen gola. Borrokan segitu zuten, eta ia hiru puntuak eskuratzeko puntuan izan ziren. Berdinketarekin etxeratu behar izan zuten, hala ere.

Datorren asteburuan, To­losa izango dute arerio.