Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga

2019/03/09, larunbata

Semperena laugarren, Villatuertan

Podiuma oso gertu izan zuen Telmo Semperenak, azkeneko aldapan. Urko anaia, minez erretiratu zen Ere?oko proban.

Bigarren asteburua izan zuten aurrekoa, errepideko lasterketetan, txirrindulari astigartarrek. Eta oraingoan, bi ordezkari izan zituen herriak: Urko eta Telmo Semperena anaiak.

Lehiaren alde bana ezagutu zuen bakoitzak, ordea. Bizka­ia­­ko Ereñon aritu zen anaia na­gu­sia, Urko Semperena, 23 urtez azpikoen proban; Lehendakari Torneoko aurrenekoa, hain justu. Baina alde gazia tokatu zitzaion be­ra­ri: arazo fisikoak tarteko, las­terketa utzi behar izan zuen astigartarrak.

Gozoagoa izan zen laster­ke­­­ta, Telmo Semperena juniorrarentzat, Nafarroako Villa­tuer­tan. San Veremundo Zir­kui­tua zegoen jokoan, eta mai­la ederrean aritu zen astigartarra: laugarren izan zen.

50garren kilometroan hasi zen lasterketa erabakitzen. Tar­tetxo bat egiten hasi zen, 11 la­guneko taldetxo bat; eta bidea egin zezaketela ikusita, haien bila abiatu zen Semperena. Eta­pako mendate bakarra igotzen hasi aurretik harrapatu zituen.

Tartea haunditu egin zuten tropelarekin, eta taldeko ba­tzuk atzean geratuta, 10 txirrindulariren artean jokatu zuten ga­raipena, helmugako aldapan. Eta azkeneko esprint horretan, podiuma gertu izan zuen astigartarrak, baina laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Aitor Alberdi nagusitu zen, eta Mikel Retegi eta Xabier Isasa ere izan zi­tuen aurretik, astigartarrak.

Tropelak, azkenean, tartea mu­rriztu zuen, eta 50 segundura sartu ziren helmugan. Ber­­tan ziren Semperenaren tal­dekideak ere, eta horri es­ker, taldeka bigarren izan zen Do­nosti Berri, Lizarteren atzetik.


Alebin eta infantilak martxan, asteburu honetan

Gaur arratsaldean izango dute hurrengo proba, Urretxun, 23 urtez azpikoek. Goierriko Itzulia (119 kilometro) lehiatuko dute, 15:30etan. Eta juniorrak, Azpei­tiako San Jose Sarian (86 kilometro) ariko dira bihar arra­tsaldean, 16:00etan hasita.

Baina asteburu honetan, alebin eta infantilak ere hasiko dira, errepidean lehiatzen. Errenterian izango dute estreinako proba, bihar arratsaldeko 16:30etan hasita.