Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Astigarraga
Futbola

2018/06/02, larunbata

Gipuzkoako Kopa irabazita, bukaera polita denboraldiari!

Gipuzkoako Kopa irabazi zuten erregionalen 1go mailako mutilek, larunbatean Orion.
Gipuzkoako Kopa irabazi zuten erregionalen 1go mailako mutilek, larunbatean Orion.

Irabazi egin zuten finala, 1go mailako erregionalek, Elgoibarren kontra (3-1). Horrekin bukatu zuen denboraldia, Mundarrok.

Joan den larunbatean agurtu zuen denboraldia, Mundarro­ko futbol sailak. Eta modurik onenean eman zioten bukaera, gainera! Gipuzkoako Koparen finala jokatu zuten lehenengo mailako erregionalek, eta ga­raipen haundia lortu zuten!

Elgoibarren kontra jokatu zuten finala, Orioko Mendibeltz zelaian; eta bikain ekin zioten moreek, partiduari. Aurreneko zatian nagusi izan ziren, oso joku onarekin, eta 2-0 aurreratu ziren markagailuan, Asier Zabala eta Ion Gaztelumendik egindako bi golekin. Bigarren zatia orekatuagoa izan zen, baina bikain eutsi zioten emai­tzari moreek, Joseba Aranaren gola tarteko (3-1).

Beraz, ospakizunen artean eman zion bukaera Munda­rrok, denboraldiari.