Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteazkena2019ko uztailak 24

Astigarraga
Esku Pelota

2017/06/10, larunbata

Erabakigarriak, asteburuko bi zita

Herriartekoan bueltakoak jokatuko dira gaur, eta bihar  finala, EHko trinketean.

Bi zita erabakigarria dauzkate asteburu honetan, pelotari astigartarrek. Batetik, Herriarteko Txapelketako bueltako partiduak, eta bestetik, Euskal Herriko trinketeko finala.
Oiartzunen aurkako bueltako partiduak jokatuko dituzte Herriartekoan gaur astigartarrek, 18:00etan Madalensoron; bi eta batekoarekin irabazi beharra dauka, aurrera egiteko, joanekoan 3 eta 0 galdu baitzuen.
Bestalde, bihar 10:00etan hasita, Abadiñon, Euskal Herriko trinketeko finala jokatuko du Gurutzealdek, Maiz lagun duela, Lekunberriko Lagunak taldeko San­ta­ma­ria eta Etxamendiren kontra.