Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteazkena2019ko uztailak 24

Astigarraga
4x4 triala

2017/06/10, larunbata

Erakustaldi bikoitza, 4x4 kotxeekin

Erakusketa eta erakustaldia izango dira, baina biak, Bidebitarte poligonoan.

Aurten ere, bosgarrenez segidan, 4x4 Trial kotxeen erakustaldi ikusgarriarekin gozatzeko aukera izango da berriro, Astigarragan. 
Aurrena, kotxeen erakusketa jarriko dute, eta ondoren, zirkuitu malkartsuetan barrena nola moldatzen diren ikusi ahal izango da. Baina azken orduko aldaketa dela-eta, ko­txeen erakusketa ez da Joseba Barandiaran plazan egingo, Bidebitarte poligonoan baizik.

Goizean, erakusketa
Eguna hasteko, kotxeak mar­txan jarri baino lehen, nolakoak diren gertutik ikusteko aukera izango da.
Guztira, hogeiren bat kotxe bilduko dituzte, baina ez Joseba Baran­dia­ran plazan, hasieran aurreikusi bezala. Bidebitarte poligonoan izango dira, goizeko 11:00e­tatik eguerdiko 15:00ak bitartean. 

Erakustaldia, arratsaldean
Kotxeak martxan eta lanean ikusteko tartea, berriz, arra­tsaldean izango da, poligonoan bertan; arratsaldeko 16:00e­­tan hasiko da ikuskizuna.
Bertan, zulo eta lokatz artean gora eta behera ibiltzeko kotxe hauek daukaten gaitasunaz eta pilotoen abileziaz gozatzeko aukera izango da. Sarrerak bi euro balio ditu.