Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteazkena2019ko uztailak 24

Astigarraga
Txirrindularitza

2017/06/10, larunbata

Tarteko helmugak irabaztea lortuta, talde lanera Semperena

Argazkia:?JOSE AGUSTIN SEMPERENA.
Argazkia:?JOSE AGUSTIN SEMPERENA.

Telmo Semperenak Gasteizko tarteko helmugetako saria lortu zuen; Urko San Juan sarian izan zen, eta Tasio Usurbilen, Bolado eta Arambururekin batean. Asteburuan beste hiru proba dituzte.

Euria goian-behean egin bazuen ere, lan ona egin zuten txirrindulari astigartarrek joan den asteburuan.
Alebin eta infantilak Usur­bi­len, Xanti Eizagirreren Me­mo­rialean izan ziren: Tasio Sem­perenak 7garren egin zu­en; Aketza Boladok, 16ga­rren; eta Unax Aramburuk 24ga­rren.
Kadeteak, berriz, bi lasterketetan aritu ziren. Larra­be­tzun, Telmo Semperenak tal­de­ko kideari, Alexander Fer­nandezi laguntzea zuen helburu, Gaztetxoak Torneorako puntuak lortzeko; seigarren egiten lagundu zion, sailkapen orokorrerako 14 puntu gehituz.
Gasteizen, berriz, taldekidea laguntzeaz gain, tarteko helmugetako saria zuen helburu Semperenak, eta baita lortu ere. Puntu hori baino 500 metro lehenago, erasora jo zuen, eta saria irabazita, taldekideari laguntzen eman zuen berriro.
Juniorrek, bestalde, San Juan Proba izan zuten jokoan, Lierniara eta Ergoenera hiru igoerarekin. Urko Semperenak hartu zuen parte, azken lesioen ondoren aurrenekoz, eta asko sufritu ondoren, 17garren egitea lortu zuen.

Anoeta, Lezo eta Bergaran gaur, eta Oñatin bihar
Asteburu honetan ere beste hiru proba izango dituzte txirrindulari astigartarrek.
Gaur, juniorrak Anoetan ariko dira, 09:0etan; alebin eta infantilak, Lezon; eta kadeteak, Bergaran. Kadeteek bihar ere lan egingo dute, Oñatin.