Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Astigarraga
Txirrindularitza

2017/05/13, larunbata

Eroritakoan altxata, talde-lan erakustaldia

Talde-lan erakustaldi ederra eman zuten Irunen, Ion, Tasio, Aimar eta Markelek.
Talde-lan erakustaldi ederra eman zuten Irunen, Ion, Tasio, Aimar eta Markelek.

Asteburuan Ataunen izango dira alebin eta infantilak; eta Abadiñon, kadeteak.

Txirrindulari astigartarrek bi zita dauzkate gaur eta bihar ere. Alebin eta infantilek Gi­puz­koako errepideko lasterketa izango dute jokoan gaur, 16:00etatik aurrera, Ataunen; urteko zita garrantzitsuenetako bat izango da. 
Kadeteek, be­rriz, azken as­te­an atsedena hartu ondoren, Aba­diñoko Gaztetxoak Torneoa izan­go dute jokoan bihar; 49,5 km egin beharko dituzte, Mi­ño­tako gainera bi aldiz igota, eta Goiuriko portura igota. 

Irunen, zorte txarra
Pasa den astean lanean gogor aritutakoak alebin eta infantil mailetako txirrindulariak izan ziren; taldekako Gipuzkoako Txa­pelketa jokatu zuten, Iru­nen.
Alebinei dagokienez, eskola kirola izanik, txirrindulariek es­kolaren izenean jokatu be­har zuten saria lortzeko lehian par­te hartzeko. Bestela, lehia ho­rretatik kanpo, talde mixto­e­tan hartu zezaketen parte. Ho­rrela, Aimar Olasagasti, Ene­ko Indo eta Aketza Bolado as­tigartarrek Herri Eskolaren eta Arantzazuko Ama Ikas­to­laren izenean, talde mixtoetan hartu behar izan zuten parte.

Erori egin ziren bi txirrindulari alebin.

Baina Tasio Semperena as­tigartarrak taldea osatu ahal izan zuen Donosti Berriko Ion Anta, Markel Otegi eta Aimar Rinconekin, Axular Lizeoaren izenean. Aurreneko bueltan oso ondo ibili ziren, eta behin-behineko sailkapenean aurreneko postuan jarri ziren. Baina zorte txarra izan zuten bigarrenean, eta Ion eta Markel erori egin ziren.
Altxatzea lortu zuten, baina denbora dezente galdu eta irabazteko aukerarik gabe geratu zirela ikusita, talde osoa berriro elkartu arte itxaron zuten denek, helmuga elkarrekin zeharkatu eta talde-lan erakustaldi bikaina eginez.