Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Astigarraga
Esku Pelota Berria Txapelketa

2017/04/22, larunbata

Usansolo eta Intxurre lehian bihar, Astigarragan

Berria Txapelketako kanporaketa bat jokatuko da Txomiñene frontoian, bihar 11:00etan.

Maila haundiko esku pelotaz goza­tzeko aukera izango dute astigartarrek, asteburu hone­tan, Txomiñene frontoian.
Berria Txa­pelketaren beste kanporaketa bat jokatuko da bertan, bihar goizean. Orain­go­an, Usansolo talde bizkai­tarra eta Intxurre Alegiakoa ariko dira lehian, 11:00etan ha­si­ko den jaialdian.
Kanporaketa guztietan be­zala, hiru partidu izango dira, guztiak binaka: kadete maila­koa, gazteena eta nagusiena. Hiru parti­du­e­tatik bi ira­baz­ten dituen tal­deak egingo du aurrera, final zortzirenetara.
Orain bi aste, Txukun Lakua eta Azkoitiaren artekoa izan zen Astigarragan, eta jaialdi polita eskaini zuten. Nagusien partiduan erabaki zen kanpo­raketa, eta talde gas­teiztarrak irabazi zuen (2-1), azkeneko hori 22-19 irabazita.