Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Astigarraga

2019/06/04, asteartea

1.252 esker PNVtik

Felix Zusberro Alberdi, Astigarragako EAJ-PNVko udal batzarreko presidentea 


Pasa den maiatzaren 26ko  hau­teskundeetako emaitzak gazi-gozoak izan dira. Boto gehiago lortu dugu, baina ez dira nahikoak izan herria go­bernatzen jarraitzeko eta mar­txan dauzkagun proiektuak bukatzeko.

EAJ-PNV udal batzarretik es­kerrak eman nahi dizkiogu?4 urte hauetan Astigarragaren alde lan egin duen zinegotzi taldeari. Gure lanari esker Atez Atekoa kendu genuen. Beste batzuek alde batera utzi zuten Kultur Etxe berriaren proiektuari berriro heldu genion, eta laster izango da martxan. Eusko Jaurlaritzak ikastola haunditzea onartzea lortu du­gu, herriarentzako kosturik sortu  gabe. Astigarraga mapan jarri dugu Astigarragaren bi­ho­tzean,?Santiagomendin hasi den udal estrategia iraunkorrari esker. 

Gure kudeaketari esker hiru haur parke estali eta berritu di­ra. Kaleak konponduta dau­de, zuhaitzak kimatuta, fatxadak pankartarik gabe. Gure lanari esker ariketa egiteko elementuak daude herrian, eta txakurrentzako parkeak. Ibai parkea irekita dago eta Uru­mea hazten denean hau xuka­tzeko balio du.

Eta ez ditugu ahaztu herriko elkarteak, irisgarritasuna; bai Arrobitxulon, igogailuaren pro­iektu konplexua martxan jarrita, bai Anuskan ere, zeinak laster sarbide hobetua eta parke hobetua izango dituen. Asti­ga­rraga sendotu dugu sa­gar­doaren lurraldeko estrategiaren buru moduan, eta laster sagardoaren museo nazional berria izango da. Eta azkenik, Asti­garragan iraultza eragin du­gu aldiriko trena bertara eka­rrita, gure alderdiak Ma­dri­len egindako kudeaketari esker.

Eskerrik asko, taldeari. Es­kerrik asko korrontearen kontra arraun egin eta gure he­rriarentzako hainbeste lortzeagatik.

Eta azkenik, eskerrik asko bihotzez gure proiektuan si­nestu duten 1.252 lagunei. As­tigarragako PNVk lanean segiko du gure herria hobea izan dadin, eta denontzako herria izan dadin. Hemendik lau ur­terako lortuko ditugu Asti­ga­rragan gobernatzen jarraitzeko falta izan zaizkigun 150 botoak. Denon artean lortuko dugu. Bi­tartean, jarrai dezagu lanean.