Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Astigarraga

2019/05/24, ostirala

DBH Astigarragan mugimendua gutxietsi dute

Roberto Quiroga Misis DBH Astigarragan mugimenduko kidea


Astigarragako guraso eta DBH Astigarraga mugimenduko kide gisa, EAJko Zusberro jaunaren idatziak eragindako haserrea adierazi nahi dut:


1.Talde politiko eta herriko beste eragileekin loturarik ez dugu. Ahalegin berezia egin dugu horrekin gainera. Erakutsitako ezjakintasun eta gutxiespenak mintzen nau.

Ez dute ezer ulertu. Mugimendua gutxietsi dute arerio politikoekin lerrokatu nahian, eztabaida sinplifikatzeko. Noiz ulertuko dute antolatutako herritarrok eztabaida politikoan parte hartzeko eskubidea dugula?


2. Ezagutzarik eza erakusten du DBH Astigarragaren aldarrikapenak nahasteak, Astigarragako Herri Eskola eta Guraso Elkartearekin.

Hezkuntza publikoko betebeharren banaketa ezagutzen dugu. Astigarragako EAJren ardura zen (bete gabe dagoena) DBHko kokagunea zehaztu eta lurren auzia argitzea. Ez institutua amaitu eta martxan egotea. Ez jo adarrik.

     

3. DBH Astigarraga osatzen dugunon haserrea eta frustrazioa ez da Astigarragako EAJk bere bulegoan banderola jarri duelako, inorekin hitz egin gabe herri mugimendu independente baten irudia hauteskundeetarako PROGRAMA POLITIKOAN sartu dutelako baizik. Eta hori da gure idatzian azaltzen dena: jarrera oportunista.


4. Mahai-inguru bat egiteko aukera eskaini zaie, baina EAJk uko egin dio. Ez dugu onartzen Zusberroren idatziak auziari garrantzia kentzerik.

Batetik, mugimendua instrumentalizatu nahiak eta bestetik, idatzi sinplista honek argi utzi dute herritar antolatuen beharra, hezkuntzari buruzko debatea orekatua eta serioa izan dadin. Kezkagarria oso.