Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Astigarraga

2019/05/23, osteguna

EAJ-PNVk herrirako DBHa lortuko du

Felix Zusberro Alberdi, EAJ-PNVko Uri Buru Bartzarreko Lehendakaria


Kanpañan gabiltza eta batzuk urduri jartzen hasita daude. Euren proiektuetaz aritu or­dez, argi geratu da ez dauzkatela, bazterrak nahasten da­biltza. Eta gezurretan.

Astigarragako Herri Eskola ikastetxe publikoa da eta dagozkion erabaki estrategikoak Jaurlaritzaren esku daude. Hala ere, EAJ-PNVk udaletxetik lanean dihardu, ikastolak hezkuntza programa egokia eta instalazio egokiak izan ditzan: guraso elkarteari dirulagun­tza, obra eta hobekuntzak, es­ko­laz kanpokoetarako lagun­tzak, eskolaren handipena mar­txan?

Horrexegatik atxikitu ga­tzaizkio DBH Orain ekimenari. Plataformak kartelak salgai jarri zituenean bat erosi eta lokalean jarri genuen. Kanp­a­ñan hasita, kide bat etorri zi­tzaigun lokalera, eta, eskatu zigun, jarrita geneukan kartelaren ondoan beste bi folleto jarri nahiko lituzkela. Baietz esan genion eta jartzen lagundu zigun. Ondoren argazki bat atera zien jarritako kartelei, sareetan zabaltzeko. Guztia giro atseginean.

Eta hara non irakurtzen dugun prentsan guraso elkartearen izenean norbait EAJ-PNV iraintzen dabilela DBH­aren aldeko konpromisoa pu­blikoki adierazteagatik. Eta pre­sio-estrategia borobiltzeko, plataforma bera hasi dela EAJ-PNVren kontra panfleto bat herrian zabaltzen.

Jokabide hori ez da berria adin batera iritsita gaudenon­tzat. Jokabide horrek betikoak gogoratzen dizkigu, euren helburuak lortzeko edozertarako prest dauden horiek. Iraga­neko estiloa hain zuzen ere eta iraganera ez dugu bueltatu nahi.

Astigarragatar guztion helburua da herrian DBHa eduki­tzea, beraz bazterrak nahasteari utzi eta ekin dezaiogun la­nari. Negoziatu dezagun Jaur­la­ritzarekin, herriko gaztetxoek behingoz bigarren hezkun­tza Astigarragan eduki dezaten.

Eta argi eta garbi diogu: Udal gobernuan jarraituz gero, EAJ-PNVk herrirako DBHa lortuko du.