Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Jasota-Bezala

2018/07/21, larunbata

Horrela, ez

Pasa den udaberrian Gure Esku Dagok deialdi berri bat egin zuen ekainaren 10erako,  gizakate baten bitartez euskal hiriburuak lotzeko as­moz. Astigarragako Udaletik modu batera edo bestera GEDren proposamen desberdinak ba­bestu dira bere ibilbidea 2012an hasi zutenetik, Udal Gobernuaren kolorea dena delakoa izanda ere: helburua da babestea EAJrentzat fun­tzeskoa den ekimen bat erabakitze eskubidearen alde, kontu estrategiko bat, lehenengo aldiz, orain 15 urte, Ibarretxe lehendakariak bul­tzatu zuena.
Argiak izan dira EH Bilduren asmoak GED monopolizatzeko eta EAJ kanpoan uzteko. Baina egon gara. Az­ke­nengo honetan ere bai. Az­kenengo honetan gonbidapena Uda­lari ez zaio Gure Esku Dagotik iritsi, baizik eta ezker abertzaletik. Gure kezkarako. Eta gizakatean modu pertsonalean parte hartzeko erabakiaren kritika ezker abertzaletik bakarrik etorri da.
EAJrentzat, Udala gobernatzen duen alderdia gaur egun,  seinale txarra da irekia izan behar zuen ekimena, apolitikoa eta askatasun osoan erabaki eskubidearen alde, Astigarragan gutxienez kolektibo politiko batengatik kontrolatua egotea, erabaki nahi duena zer, nola eta noiz eta esku bakarrik luzatzen duena interesengatik eta komeni zaioenean.
Bitxia da EH Bildu bakarrik hausnartzen jardutea zergatik EAJk egiten dituen gauza batzuk edo besteak. Pro­po­samen propiorik gabe. Poli­tika egiteko bere modua izango da, egiten dugun guztia  baldintzatzera mugatzen de­na. Bere interes propioa ez duen ezer egiteko gauza ez direla izango da. Horrela ez da egiten Astigarraga eta ez da egiten herria. Eta horrela, ez.