Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga
Jasota Bezala

2018/03/10, larunbata

Munilla jaunari

Bai, Munilla jauna. Iritsi da zuek, oso ume ginenetik, zuen erlijioarekin, barru-barruraino sartu zenizkiguten demoniyuak ateratzeko garaia.
Emakumezkoen gizonarekiko menpekotasunaren de­mo­­niyua, morrontza eta eskla­bu­tzaren demoniyua, ez-maitasunaren demoniyua, gutxiespenaren demoniyua, peniten­tziaren/zigorraren demoniyua, pekatua eta erruduntasunaren demoniyua, zu bezalako gizonezkoek neskato ginenean egin­dako jazarpen lizunen on­dorioz sentiarazitako lotsaren demoniyua, izuaren demoniyua, zu bezalako gizonekiko bel­­durraren demoniyua... Azke­­­­nean ikusi dugu sotanak beharrezko dituzuela zuen miseriak, beldurrak eta lotsak ezkutatzeko.
Hobe zenuke, Munilla jau­na, balentria pittin batekin, besteonak norberaren ardurapean utzi eta zeure barruko demoniyuak kudeatzea.
60 urte betetzear naizenean, M8az baliatuko naiz demoniyo guzti haiek kutxatxo batean sartu, lazo more bat jarri eta zuk ordezkatzen duzun elizari itzultzeko. Eta hori egingo dut Mikelen omenez eta ohorez. Errespetatzen, maitatzen eta besteak ez-epaitzen ikasi zuen apaiz hura. Besteon gainetik eta beste guztiok baino hobeak zaretela uste duzuenen kontra egin zuen apaiza hura.
Mikelen ohorez, itzultzen dizut Munilla jauna, zuen demo­niyuek gugan utzi nahi du­ten amorrua eta gorrotoa.


Eli Laburu Labaka
Astigarragako Feministak