Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Astigarraga
Jasota-Bezala

2017/04/29, larunbata

Agur Astigarraga

Hiru urte izan dira zuekin egin ditugunak, zuekin elkarlanean, hondakinak sailkatuz, gu­re ondorengoentzako etorkizun hobe baten alde.
Ez zen xamurra izan lanean hasi ginenekoa; batzuk egundokoak esan zituzten atez atekoaren kontra, gezurra izan zen nagusi, eta herriko giroa erabat gaiztotua zegoen. Hala eta guztiz ere, ilusioz ekin genion lanari, berebiziko ilusioz eta umiltasunez. Esan bezala, lehenengo hilabeteak zailak izan baziren ere, herritarrak hurbiltasunetik tratatu genituen, azalpenak ematen genizkien atez atekoaren abantailak azalduz, nola egin behar zen esanez, hau, hura edo bestea zein kubotan sartu behar zen erakutsiz, gaizki egindakoa notatxoen bidez zu­zenduz... Beraz, gure lana egin dugu, hondakinak jasotzeaz gain, esan genezake, heziketa lan bat ere egin dugula, eta egindakoagatik oso harro gaudela.
Baina bukatu da, hoberenean geundenean, bukatu da. Errauskailu zaleek irabazi du­te, errauskailua nahi dutenek, baina ez bere etxe ondoan, nos­ki. Gu bagoaz Astiga­rra­ga­tik; lan­gile batzuk kaleratu­ak izan gara, besteei lan baldintzak al­datu dizkigute... baina egindako lanagatik ha­rro goaz. Azke­nik, agur eta eskerrik asko gure lana erraztu duzuen guztioi, babestu gaituzuenoi, gure lanpostuen alde egin duzuenoi, eta zergatik ez, astigartar guztioi ere.
Guztion onerako, nahiz eta orain zailxeagoa izan, jarrai ezazue birziklatzen. Erraus­kailu­aren kontrako ekimenetan ikusiko garelakoan, agur. Eta beste hark esaten zuen bezala: «muxu handi handi handia guztiontzat». Aio!

Xabier Etxarri Balerdi
Langile guztion partez