Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga
Udala

2017/02/08, asteazkena

Gezurrak dena estaltzen duenean

Jesus Mari Santosen adierazpenen aurrean, EH Bilduko udal taldeak hurrengoa argitu nahi du:
Bota egin zaituzte, bai. Besteak beste, zuk diozun bezala, EAJ gutxiengoan dagoelako. Baina ahaztu egiten zaizu zu eta etorritako hurrengoa nola iritsi zareten: 2. indarra izanda eta PSEren ezinbesteko laguntzarekin.
Alkatea 2. indarra izanda eta 1. indarrak oposizioa egiteagatik kexu zara. Udaletxea ez da zure enpresa, zuk nahi bezala eta nahi moduan kudeatzeko. Isilik nahi bazeniguten eta bagaituzue, gurekin jai duzue.
Ez. Ez da aurrekontu negoziaziorik izan. Gurekin ez, bai ordea PSErekin. Zergatik PSErekin   bilera egin eta EH Bildurekin ez?
Ez. Kanpainan aurkeztutako zuen dekalogo eskasa betetzeko oso urrun zaudete oraindik ere. Ez zarete %30era iritsi ere.
Ez asmatu iragana. EH Bildurekin Santio Zeharra, Arkubideko kurba, Oiarbide eta Txoritokieta bideak... berritu ziren. Eta orain, EH Bilduren ekimenei esker, berritzeak ez dira gelditu.
Ez dakizu edo okerragoa dena, ez duzu jakin nahi. Zu alkate izanda, zure enpresak ezin zuen Udalarekin lan egin. Ez zuri etikoki zuzena iruditzen ez zitzaizulako, legeak debekatzen duelako baizik.
Bai, zuk diozun ‘politikaria’ izan da Udal hau gaizki kudeatu duena. Politika itzaleko alkateari utzi diozula onartzen duzu. Zuk, itxurazko alkateak, politikariari utzi diozu haurreskola berriari eragozpenak jartzen, DBHa atzeratzen, hondakinekin inprobisatzen, Kultur Etxe berriaren diseinuan parte-hartzea ukatzen...
Eta bai, zure alderdikideak zutaz gaizki esaka aritu dira. Zuk sinistu ala ez. Galdetzea besterik ez duzu bai udaletxean, kalean... Begi-bistakoa da plenoan eman zizuten adio tristea, ezta pertsona bat bera ere ez zen etorri agurtzera. Are nabarmenagoa, alkate berri­ak kargua hartu zuenean azaldu ziren alderdikide guztiak ikusita. Konpa­ra­ezina.
Dena den, azkar indarberritzea opa dizugu.


Andoni Gartzia Arruabarrena
Ione Olaziregi Mendioroz
Ander Goikoetxea Ocariz
Ainara Vázquez Martínez
 Iker Goñi Salaberria
Tere Bernal Monroy
EH Bilduko udal taldea