Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga
Jasota Bezala

2016/09/07, asteazkena

Bertso berriak, isiltasunari jarriak

1.
Ke bihurtu danian
izan zana sua,
hitz hauek idazteko
eman det pausua.
Gelditzia nahi nuke
bertsotan jasua
agian errudunik
ez dun arazua.

2.
Abuzutua juan da
nahi baino lasayo,
lehenago izan arren
beste hiru sayo:
Amabirjin, San Roke
ta Ergobin “ayo!”.
Bertsuari auzotan
zer gertatu zayo?

3.
Ez naiz ibili zale
eskariz eskari,
baino nola erantzun
daukadan kezkari?
Argi utzi nahi nuke
ez naizela, adi,
nere buruarentzat
plaza eske ari.

4.
Ezetz esan ziguten
handik    ta hemendik:
“jendiak beste zerbait
nahiago omen dik”.
Baino Ergobik eta
Santiagomendik
bertsoik ez entzutiak
pena ematen dit.


5.
Txiki ikusi ohi du
antxua baliak.
Nahiz jendez beteta ez
espero kaliak,
guztiok galtzen    degu:
betiko zaliak,
noizbehinkakuak eta
antolatzailiak.


 6.
Entzun    nahi ez    dunari
ustezko    arterik
inoiz etzaio jarri
lepuan katerik
beraz, zergatik itxi
bertsuai aterik,
ez badio egiten
inori kalterik?

7.
Berdin baserri giro
edo kalekua,
maila askotakua
danez zaletua,
oraindik badaukala
jartzen    det lepua
bertsuak gure plaza
txikitan lekua.