Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga
Jasota Bezala

2016/07/13, asteazkena

Kaixo Astiarra:


Gardeko gaztiak gea. Le­he­nengo egunean irrikaz iritsi gea kanpinea, dena prestatzeko indarrarekin.  Lehenen­go eguna nahiko gogorra izaten dela esan digute, aste osoan zehar erabiliko dugun jangela, sukaldea eta kanpinak montatu behar ditugu, baina denon artean lan bikaina egin dugu.
Kanpaldian talde ezberdinak egiten ditugu eta gure artean lehiaketak egiten ditugu, jolas asko: torpedo prestu, oka jolasa, argazki jolasa, zapi-zapi … baita ekintza dibertigarriak ere, gau batez izarren azpian lo egin eta rafting-a.
Kanpaldian euskaraz hitz egitez gain, gauza positiboekin bueltatzen gara etxera, lagun berriak egiten ditugu, sukaldaritzan murgiltzen gara, eta batez ere disfrutatuako momentuak izaten ditugu gogoan.
Gauetan gaubela egiten dugu, bertan jolas ezberdinak egiten ditugu eta urtero dagoen kutxa batean eguneko kutxitxeoak idazten ditugu, barreneko parpertxoak lotara joan baino lehenago irakurtzen ditugu. Kutxari izena jarri diogu eta aurtengo izena “Kajazask” izan da.
Herriko gazte guztiak zaudete gonbidatua esperientzia hontaz gozatzera. Egilea: Kanpaldiko gaztiak.

Bukatzeko, begirale talde bezala eskerrak eman nahi dizkiogu Ollokiegi eta Arco familiari furgonetarekin laguntza eskein­tzeagatik.  Eta nola ez kanpaldian izena eman duzuen gazte guztiei, guk ere zuekin izugarrizko esperientzia bizitu baitugu. Beste bat arte,