Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Astigarraga

2019/08/26, astelehena

«Kirol hau ez da gizakiarentzako ingurune naturalean egiten, eta kosta egiten da»

Astigarragan ezin denez, Waterpolo Donostia taldean aritzen dira Xabier Aranzabal eta Nahuel Gutierrez.
Astigarragan ezin denez, Waterpolo Donostia taldean aritzen dira Xabier Aranzabal eta Nahuel Gutierrez.

Astigarragako igerilekuan ez dago aukerarik, baina Xabier Aranzabal eta Nahuel Gutierrezentzat ez da arazoa; Waterpolo Donostia Urpolozaleak taldean aritzen dira, horixe, waterpoloan.

Jaiotzez Altzakoa da Nahuel Gutierrez (2001), baina Astiga­rra­gan bizi da orain. Xabier Aran­­za­bal (1998), berriz, asti­gar­tarra da, be­tidanik. Hala ere, Waterpolo Do­nos­tia tal­de­an egin zuten topo. Aurre­den­boraldia pres­ta­tzen laster ha­siko dira, eta herritarrak ere animatu egin nahi dituzte: «etor daitezela entrenatzera!».


Elkarrekin, aurten

Gutierrez ume-umetan hasi zen, uretako kirol honetan. «Al­tzan aukera zegoen, eta amak nahi zuen nik kirola egitea, beraz, waterpolo eta igeriketa ikas­ta­ro­e­tan eman zuen nire izena. En­trenatzaile bera zen bietan, beste pare bat jokalari ere ezagutu nituen...». Eta ho­rrela hasi zen, duela 13 bat urte. «Lehen Hez­kun­tzako hiruga­rren mailan nen­goela hasiko nin­tzen, eta ordutik, ez naiz geratu!».

«Ni baino 10 urte gehiago da­ramazkizu, orduan!», dio Aran­zabalek. «Duela hiru bat urte hasi nintzen. Eskuba­loia egiten nuen, baina ura ere gustatzen zitzaidan, eta ho­rre­la hasi nintzen. Baina ez dute antzekotasunik».

Pasa berri den denbo­ral­dian jubeniletan aritu da Aran­zabal, eta aurten, senio­rre­tara egingo du salto, Gutie­rrezen mailara. «Hauek txi­kitatik ari­tu dira waterpoloan, eta gu ari ga­ra, baina poliki-poliki... Ge­hie­nok berriak ga­ra!», dio. Agi­an bi talde egingo direla dio Gutierrezek. «Ju­be­niletatik de­zen­te igoko dira, eta inor kan­po­an ez geratzeko, agian B tal­dea sortuko dute bi­ga­rren li­ga­rako, inor erre­ti­ratu ez dadin. Ki­rol askotan, jendeak 18 urte egitean utzi egiten du, ez dagoelako non jokatu. Klubak hori saihestu nahi du».


Erresistentzia, giltza

Nork erakutsi badauka, beraz, Aranzabalek. Biek posizio be­re­an jokatzen dute, gainera; buia dira. «Helburua izaten du­gu kanporatze bat lortzea edo gola sartzea», azaltzen du Gutierrezek. «Ez da tranpa egi­tea, jokoaren parte da». Ondo ika­sia dauka Aranzabalek ere. «Kanporatzeak 30 segundu­ko­ak izaten dira. Hori aprobe­txa­tzea da kontua. Horrela lor­tzen dugu uretan gure taldeak jokalari bat gehiago izatea». Tranpak egiten dituena, hain zuzen, kanporatua izaten da. «Ur azpian asko heltzen da, eta hori ez da goitik ikusten! Ezta bi arbitro izanda ere!». Ados dago Gutierrez ere; «ba­tzu­etan tatuaje berriarekin ateratzen gara uretatik...».

Hori saihesteko, fisiko ona iza­tea da giltza. «Ez baduzu entrenatzen eta fisikoa man­ten­tzen, nabaritu egiten da, zu­re kon­trarioak indar ge­hia­go izan­go baitu. Azkenean, erre­sis­ten­tzia haundia izatea, fisikoa iza­tea eta hanka onak edukitzea da giltza. Kirol hau ez da giza­kia­rentzako in­gu­ru­ne naturalean egiten, eta kos­ta egiten da. Oso fisikoa da, eta konstantea izan behar da, eta entrenatu».

«Ur azpian asko heltzen da, eta hori ez da goitik ikusten!»

Denboraldi berria, berri-berri

Ezinbestekoa denez entre­na­tzea, hilabeteko atsedena bes­terik ez dute izan, eta irailean hasiko dira aurredenboraldia prestatzen. Denboraldi berria, berri-berria izango dute, ordea.

Seniorrak Euskadiko au­rre­neko mailan aritzen dira, bai­na beti, nazional mailara igo­tze­ko asmotan. Espainiako Txa­pel­ke­tan ere hartu dute par­te aurten, Gra­nadan. Orain, or­dea, alda­ke­tak izango dituzte taldean, eta «helburu nagusia manten­tzea izango da, baina beti, gora be­gi­ra!». Bigarren tal­de­ak, be­rriz, au­rreneko urtea izango du mai­la honetan, eta «taldea osa­tzea» izango dute hel­burua. Aur­ten, gainera, arau berriak ja­rriko omen dizkiete, «zorro­tza­go­ak». Fortunarekin izaten du­te pike haundiena, eta beste hain­baten aurka bezala, Her­na­niren konta ere aritzen dira. Nor egokituko ote da ondoen?