Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Astigarraga

2019/05/18, larunbata

Emarri giza proba taldeak marka ezarri du Usurbilgo 3.800 kiloko Harria Haundiarekin

Emarri taldeko tiratzaileen artean ikusi daiteke puskatu zen harri zatia, Usurbilgo Harria Haundiaren gainean.
Emarri taldeko tiratzaileen artean ikusi daiteke puskatu zen harri zatia, Usurbilgo Harria Haundiaren gainean.

22 neska aritu ziren harritzarretik bultzaka eta hiru plaza, bi zinta eta 2,20 metro egin zituzten ordu erdian. Lehenengo aldia zen neska talde bat ?Harri Haundi? horrekin lehiatzen zena eta ongi jardun zuten lanean.

Pasa den igandean Emarri giza proba taldeak marka berria ezarri zuen Usurbilen. 32 urte eta gero Usurbilgo Harri Handia erabili zen. Ez da nola­nahiko harria, eliz harria dei­tzen zaio­tenetako bat da eta 3.800 kilo pisa­tzen ditu hain jus­tu. 1924­garren urtean erabili zen txa­pel­keta batean eta az­ke­­­nengo aldiz 1987an plaza­ratu zen. Harri ?historikoa? da eta Usurbilera orain 32 urte Euskal Herri osotik etorri ziren lehia­tzera. 

Oraingoan hiru talde bildu zi­ren. Bi mixtoak eta sei ti­ra­la­rik osatuta; Lasuen eta Txori­erri bizkaitarrak biak, nahiz eta Txorierrin aritu ziren bi neskak gipuzkoarrak izan: Alatzne Etxa­­burua eta Elixa­beth Txer­tudi. Hirugarren tal­dea Astiga­rragako Emarri nes­ken giza proba taldea zen, bai­na taldeak berezitasun bat zu­en. Sei tira­lariren ordez 22 nes­ka aritu zi­ren harritzarrari tira­ka edo, ho­be esanda, bul­tza­ka. zergatik bultzaka eta ez tiraka? Hori tiralarien kopu­ruak baldintzatu zuen. Horrek suposatu zuen bur­dinezko egitura bat erai­ki­tzea denak bultzatu ahal iza­teko. 


Ordu erdiko lanean hiru plaza, bi zinta eta 2,20m osatu zituzten

Lehendabizikoak plazaratzen Emarriko neskak izan ziren. 30 minutu zituzten ahalik eta metro gehien egiteko harriari tiraka. Usurbilgo plaza lepo be­teta zegoen eta ikuskizun ezin hobea eskaini zuten aurre­neko aldiz neskez osatutako taldeak Harri Haundiari bultzaka.  

Guztira hiru plaza, bi zinta eta 2,20 metro osatu zituzten, baina izan zituzten gora be­herak bide horretan. Ez zen lan xamurra izan.   Hasteko Usur­bile­rako marka jar­tzea zuten hel­buru eta horre­tarako 22 ema­kumezko behar zituzten. «Ez da erraza izan 3.800 kiloko harria mugitzeko prest eta ilu­sioz zeuden emakume kiro­lariak biltzea. Baina lortu dugu eta pozik gaude», dio Olatz Mitxe­lena Emarriko kideak.

Aurrez martxoaren 31, igan­dean, elkartu ziren harria mu­gi­tzeko gai ote ziren pro­ba­tze­ko. «Baina aldi hartan plaza ba­ka­rra egin genuen. Gaur­koan hiru izan dira. Ez genuen ho­rren­besterik espe­ro». Izan ere, lehen aldia da soilik ema­kumez osatutako talde batek harri hori mugitzen zuela. 

Garikoitz Etxeberria entre­na­tzaileak zuzentzen zituen esfor­­tzuan, baina lehenengo pla­­za egin eta gero lehenengo ara­zoak etorri ziren. Saiakera pare batean harria ez zen mu­gitu ere egin, 20 minutu in­gu­ru geratzen ziren, baina inda­rrak joan zirela pentsa zite­keen. 

Ez zen horrela gerta­tu. Usur­bilgo proba­lekuak bere koskak ere baditu eta batean geratu ezkero zail izaten da bertatik irtetea. Lortu zuten krisi txiki hori gainditzea eta berriz ere ziztu bizian hasi ziren metroak egiten. Ziztu bizian esateko modu bat da, horrelako harri handia beti baita zaila mugitzen eta pix­kana-pixkana egi­ten da au­rrera. Emarrik lorturiko hiru plazak marka berria supo­sa­tzen du, beti ere kontuan har­tuta berezitasunak. Orain arte beti seiko taldeak osatu izan ziren eta 22koa lehenengoz plazaratu zen.

Usurbilgo plaza lepo bete zen Lasuen, Txorierri eta Emarri lanean ikusteko 3.800 kiloko harriarekin


Bigarren plaza egitear zirela harriaren zati bat puskatu zen

Beste oztopo bat ere izan zuten. Bigarren plaza egitera iristear zeu­dela Usurbilgo Harria Han­diaren zati bat askatu zen harri­tik, puskatu eta banandu egin zen. Erabaki azkar batean pus­keta hartu eta harriaren gai­nean jarri zuten. Horrek bere alde ona ere bazuen, marrus­­kadura gutxiago izango baitzen lurrarekin. 

Behin plaza bat egin eta gero buelta ematea eta berriz bere lekuan kokatzea ere be­rezia zen. Horrenbeste tiratzai­lekin egi­turari buelta eman behar zitzaion eta ondoko he­siak alde batera kendu, eta ge­ro berriz bere lekuan jarri.

Garikoitz Etxeberriak agin­tzen zuen noiz hasi bultzaka, de­nak batera egitea garran­tzi­tsua zen, baita zuzen jartzea ere. horregatik zuzentzen zi­tu­en be­hin eta berriz neskak aha­lik eta hoberenen ipintzeko bultza au­rre­tik. Gero agindua eman eta  ehunzangoen mo­duan, kasu honetan 44 hanka batera has­ten ziren mugitzen, koor­dinazio osoarekin. 

1987 urtea izan zen azken aldia harria plazaratu zela eta oraingoan hiru taldeak desberdin antolatu ziren.

Jendearen animoek lagundu zuten

Plazan bildutako jendeak ere lagundu zien tiratzaileei: «Ti­ra­­ka hasi garenean eta ikusi zu­tenean azkar gindoazela jendea harrituta hasi zen hiz­ketan». Proba gogorra izan zen. Gustora agertu ziren pro­ta­­gonistak lor­tu­takoarekin: hiru plaza pasa­txo. Gainera harria mugitzen ikusteak ikuskizuna hobetu zuen. As­kotan, kilo asko eta ezin mugi­tzen aritzeak ikuskizuna itsu­si­­tzen baitu. 


22 tiralari lortzeko jendeari deika eta beraien kontaktu bidez

22 neska edo mutil 3.800 kiloko harriari tiraka jartzeko animo­arekin ez da erraza lor­tzen. Ema­rri taldeak berez hamar nes­­ka inguru izaten ditu tal­dean saio desberdinetan ari­tze­ko, baina 22 kopuru haun­dia da. Hainbeste probalari lor­tzeko deika ibili ziren, baina telefo­noa eta beraien kon­taktua ere jarri zuten martxan jendeak deitu zezan. Anto­latzaileek ere horre­tan lagun­du zuten. Olatz Mitxe­lenaren esa­­netan, «24 nes­ka bildu ziren eta, azke­ne­an, bik kanpoan geratu behar izan zuten».

Lasuen eta Txorierri lau gizon eta bi emakumez zeuden osatuta, eta zegoen markatik plaza batera geratu ziren.


Lasuenek Txorierri gainditu zuen zinta bateko aldearekin

Emarriko nesken saioa eta ge­ro Lasuen eta Txorierriko talde bizkaitarren txanda izan zen. Hori bai, aurretik puskatu zen harri zatia konpondu zen eta Emarrik erabili zuen egitura kendu eta sei tiralarientzat pres­­tatu. Aurretik lauk tiratzen zuten eta bik bultza atzetik. Mixtoak ziren taldeak, lau gizon eta bi neskez osatuak. 

Lasuen aritu zen lehenengo eta bere marka ez zen plazara iritsi 10 zinta eta 2,34 metro­rekin. Txorierrik bederatzi zin­ta eta 2,20 metro egin zituen. Lasueneko Gorane Ugarte eta Batirtze Izpizu neskek aurrean beste bi mutilekin aritu ziren tiraka eta beste bi mutilek bul­tza­tzen zuten atzetik. Txori­errin aldiz lau mutil aritu ziren tiraka eta Alatzne Etxa­bu­rua eta Elixabeth Txertudi bu­ltzaka atzetik.


1987ko marka, plaza bat, hamaika zinta eta 1,10 metro urruti geratu zen

Usurbilgo Harri Handiarekin errekorra Bizkaiko Artadialdek ezarri zuen 1987ko saioan plaza bat, hamaika zinta eta 1,10 me­tro­rekin. Talde hartan ze­goen Markinako Leoia beste indar­tsu batzuen artean. Beraz plaza batera geratu ziren irabazleak. 1987an zazpi taldek hartu zuten parte eta seik lortu zi­tuzten pasa den igandeko ira­bazlearen marka baino lan hobeak. Bigarrengo marka one­na Gabikako bizkaitarrak dute: plaza bat, zazpi zinta eta 0,74 metrorekin. Iruzubietak du hirugarren plaza, lau zinta eta 0,35 metrorekin. 

Usurbilgo talde batek amai­tu zuen urte hartan lau­garren: plaza, bi zinta eta 0,15 metro­rekin; Ispaster bos­garren pla­za, zinta eta 1,25 metrorekin; La­­purdi seigarren: 12 zinta eta 2,10 metrorekin eta Arabako Mo­txo­tegik: zortzi zinta eta 1,05 me­trorekin. 


Bihar marka saiakera, 600 kiloko harriarekin Bentetan

Hurrengoan zer izango den galdetuta Olatz Mitxelenak ja­rri du hitzordua. Bihar, 18:00­etan, Asti­ga­rragako Ben­te­tako pro­ba­lekuan. San Isidro ospa­ki­­zu­ne­kin ari dira jarraitzen Za­mal­­bide eta Bentetan eta Euskal Pen­­tatloi ikus­garri ba­ten ondoren Ema­rriko zor­tzi­ko­teak 600 kiloko harriarekin mar­ka saiakera egingo du or­du erdian.

Euskal Pentatloian zazpi kirolari ariko dira: Xabier Ariztegi Santxin, Beñat Amade, Iñaki Errazkin, Jagoba Otaegi, Joseba Otaegi, Luis Txapartegi, eta Unai Ardeo Zaldua. 

Egin beharreko lanak, go­go­­­rrak: 100 kiloko bolari 15 ja­so­­aldi, 400 kiloko harria­rekin bi laza, kanaerdiko egu­rra moz­tu, 50 kiloko txin­ge­kin sei pla­za eta kilometroa korrika.

Lan guzti horiek jarraian egin behar dira eta denbora gutxien egin duenak irabaziko du.