Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Astigarraga
txirrindulariaren biomekanika unitatea

2015/10/17, larunbata

«Osasuna begiratzen dugu; txirrindularia ondo joatea»

Garikoitz Etxebeste fisioterapeutak egiten ditu azterketak, Poliklinikan.
Garikoitz Etxebeste fisioterapeutak egiten ditu azterketak, Poliklinikan.

Astigarragan bizi da Gari Etxebeste, eta Poliklinikan egiten du lan; txirrindularientzako estatuko aurreneko zerbitzu espezializatuan.

Kirol mundua gertutik ezagu­tzen du Gari Etxebestek. «Lehen kirola egiten zuena arraroa zen ia; eta orain... Egin behar da, baina buruarekin, erotu gabe eta osasunarekin». Eta osasunari begiratzen diote, Polikli­ni­kan martxan jarri den Txirrin­du­­la­riaren Biome­kani­ka Unita­te­an.

Nolatan hasi zarete txirrindulariarentzako biomekanika azterketekin?
Poliklinikan lanean ari naiz 2006az geroztik. Lehenago kirol munduan saiatu nintzen; Bera Bera eskubaloi taldean ere ari­tu nintzen lanean, baina zaila da mundu hori! Eta lehengo urtean, Oinaren Unitatea ireki zuen Poli­kli­ni­kan, Podoactiva enpresak; ikerketan aritzen dira, igeniariekin ikerketa biomekanikoak egiten, txirrindarako. Ni ere kirol munduan sartua nago, triatloiak egiten ere urte asko pasa ditut... Eskaini egin zidaten, eta ni, kontentu!

Zer eskaintzen duzue?
Orain arte, txirrinda dendetan edo IBEFekoek egiten zituzten ikerketa biomekanikoak, baina guk beste ikuspuntu bat eman diogu; osasuna begiratzen dugu, txirrindularia ondo joatea, eta ez hainbeste, errendimendua.

Profesionalei begira egiten dira azterketak?
Mundu guztiari irekita gaude, mundu guztiari balio dio. Pro­fe­sionalek errendimendua bi­la­tzen dute gehiago, baina osasun aldetik hobeto badaude, min gutxiago izango dute, eta errendimendua hobetuko dute. Baina gure asmoa da zer­bi­tzua ematea eskoletako neska-mutiletatik hasi eta 3ga­rren adinekoak arte. Jende guz­tia eta diziplina guztiak lan­du nahi ditugu: karreterakoa, mountain bike, ziklokross...

Nola egiten duzu azterketa biomekaniko bat?
Aurrena galdetegi bat betetzeko eskatzen dugu, jakiteko zein txirrindulari mota den: gaztea ala heldua; zenbat ibiltzen den; zein lesio dituen... Eta elkarrizketan zehazten dugu dena, gero. Segidan, balorazio fisioterapeutikoa egiten dugu: postura ikusi, bizkarrak zein mugikortasun maila duen, elastikotasuna, mu­gikortasun artikularrak, minak... Horrek ematen digu balio erantsia; osasungintzako langileak baikara.
Gero, 3 sistema erabiltzen dira ikerketa egiteko. Batetik, estudio antropomorfikoa egiten dugu, ezagu­tzeko hanken luzeera, hanka tartea... Eta era berean, Real Fit Bike bizikleta robotikoa daukagu, ordenagailuko software batera lotua. Berak esaten dizu ze neurri behar dituen zure bizikletak; txirrindularia gainean jarri eta posizioa egokia ote den ikusten da. Parametro­ak ondo baditu, hori da bere posizioa.
Bestalde, plantillak erabil­tzen ditugu zapatiletan, aulkian eta besoetan; azken hau, triatloietan ibiltzen direnen kasuan. Horrela, zenbat presio egiten duten ikusten dugu, eta azterketa fisioterapeutikoan ikusitako deskonpentsatzioak ulertzen ditugu. Horrela, jakin dezakegu zuzendu daitezkeen bizioak ote diren, ala gorputz estruktura arazoa den.
Azkenik, 4Dan grabatzeko 6 kamara dauzkagu; horrek, txirrindulariaren avatar moduko bat egiten du, angulazioa ikusteko, belaunetan, txorkatiletan, aldaketan, sorbaldetan... Eta pedaleoaren analisia ere egiten da, ikusteko efizientzia, bi hanken indarra...

Eta ondoren, bizikleta egokitu ala gure posturak aldatu behar ditugu?
Behin neurriak hartuta, aukera ematen dizu hobekien egoki­tzen zaizun txirrinda aukera­tzeko, zuk nahi duzunaren taila jakiteko eta neurriak zuri egokitzeko. Bizikleta egokitu eta lesioak prebenitu daitezke. Ez duzu minarekin ibili behar, lesio bihurtu baitaitezke. Hori sahiestu nahi dugu. Noski, ariketak ere bildatzen ditugu, pertsona bakoitzaren beharren arabera, eta 4-6 astetara dena berrikusten dugu, txirrindulariaren sentsazioak ezagutzeko.

Horrela, aise igoko da Santiomendiko aldapa!
Aldapa gogorra da, baina go­gor­tasuna baino inportanteagoa da bizikleta gainean pasa­tzen den denbora. Gogor­ta­su­nak egingo dizu zure akatsak le­henago ikusarazi, baina denborak esaten du egia.

Hala ere, gogortasunean hobeto moldatzea helburu duenik izango da...
Txirrindulariek nahi dute erren­­dimendua hobetu; teknika, pe­da­leoa... Asko tiratzen die. Guk osasuna bilatu nahi dugu, eta beraiek nahi dute, azkar joan!