Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Astigarraga
Aiztondo abesbatza Txupinazoa

2015/07/22, asteazkena

«Ez ginen gogoratu ere egiten urteurrenarekin!»

Abesbatzako kideak, Igor Arroyo zuzendariarekin (behean, eskubian).
Abesbatzako kideak, Igor Arroyo zuzendariarekin (behean, eskubian).

Aurten betetzen ditu 20 urte Aiztondo abesbatzak, eta horregatik, Santio Jaietako txupinazoa botatzeko ohorea izango dute. Zer edo zer prestatzen ari dira: hitzen batzuk, kantutxoren bat, agian... Baina denaren gainetaik, mezu bat zabaldu nahi dute astigartarren artean: «gonbidapen serioa eta goxoa egiten diegu astigartarrei, abesbatzan parte hartzera animatu daitezen!».

Konturatzerako, 20 urte bete dituzue! Txupinazoa botatzearekin, pozik?
Sorpresa izan da! Ez ginen gogoratu egiten urteurre­narekin! Urte gehiago ere badaramakizkigu eta...

Orduan, ez da hau 20garren urteurrena?
Hasi, orain dela 26 urte inguru hasi ginen. Kantatzea gustukoa genuen talde bat hasi ginen biltzen. Uda­le­txera joaten ginen, eta denak ginen astigartarrak. Urte pare bat egin genituen Mañel Serraren zuzendaritzapean, baina gero utzi egin zuen, eta urte pare bateko etena izan genuen.

Eta nola heldu zenioten berriro taldeari?
Andoni Arzallusekin beste urtebete egin genuen, eta ondoren, Joxemi Martis etorri zen. Orduan jarri genion izena abesbatzari, eta horrela sortu zen Aiztondo abes­batza, ofizialki. Gero, Eñaut Frantsesenaren zuzenda­ritzapean egin genuen beste tarte txiki bat; eta ondoren, Elena Fernandezekin. 2002an etorri zen egungo zu­zen­daria, Igor Arroyo, eta oso pozik gaude!

Nondik dator Aiztondo izena?
Lehen, Erdi Aroan eta, kontzejuka banatzen zen lurraldea, eta Aiztondo kon­tzejua zen. Asteasu, An­doain, inguruak hartzen zi­tu­en, eta Astigarraga gelditzen zen irla baten moduan.


«Belarria behintzat, badaukagu; solfeorik gabe ikasten degu eta!» 

 

Zuzendari aldaketak izan dira urte hauetan, eta abeslariak ere aldatu dira?
Orain, guztira, 22 inguru izango gara, eta horietatik, sei bat, hasiera-hasieratik gau­de. Hala ere, laguntza jasotzen dugu beste abes­ba­tza batzuetatik, Hernanitik. Bi­de batez, aprobetxatu nahi dugu gonbidapen serioa eta goxoa egiteko astigartarrei, abesbatzan parte hartzera animatu daitezen!

Eta errepertorio aldetik, aldaketa haundiak izan al ditu Aiztondok?
Igor Arroyo zuzendariaren aberastasuna nabaritzen da. Errepertorio anitza eta esi­jen­tea daukagu. Adibidez, Mo­zarten urteurrena toka­tzen dela, ba Mozart kan­tatzen dugu, edo Vivaldi, Verdi... Gauza politak eta goxoak egiten ditugu, baita beste abesbatza batzuekin elkar­lanean ere: Donosti, Orio edo Hernanikoekin, adi­bi­dez. Eta kanpora ere atera izan gara: Bretañara, Esto­kol­mo­ra, Baldorbara kantu erro­ma­nikoak ikas­tera, Asturiasera...

Abesbatza baino gehiago da Aiztondo, orduan!
Talde sendoa gara, koadrila bat bezalakoa. Oso giro ona daukagu eta oso ondo mol­datzen gara elkarrekin. Baina jende gutxi gaude... Hala ere, ba­tzuetan hobea izan liteke: konpromiso haundiagoa dau­­kagu. Badakigu ezin du­gula hutsik egin, bestela, gai­non­tzekoak kaltetzen ditugu!

Nolako maila dago Euskal Herriko abesbatzetan?
Astigarragan ez dago besterik. Eta gainontzean, ezagutu ditu­gunak, eta Igorrek zu­zen­tzen dituenak, onak dira. Maila altuko zuzendaria da, eta emaitza onak lortzen ditu. Errepertorioarekin ere asma­tu egiten du gurekin, begiratu egiten du zer komeni zaigun... Bera ona da, eta gu ere bai! Belarria behintzat, badau­kagu; solfeorik gabe ikasten dugu eta!


«Talde sendoa gara, koadrila bat bezalakoa» 

 

Jende gaztea falta da, agian?
Herri guztietan pasatzen da hori, bai. Agian kate bat egin beharko genuke musika eskolekin edo. Azkenean, badago horrelako adin zail bat, konpromisoa behar da...

Baina festetan seguru gazteek adina disfrutatzen duzuela. Zein egun duzue nahiago?
Santa Ana oso polita izaten da. Eta Santio eguna ere bai, dantzan aritzen garenon­tzako, Larrain dantzarekin bukatu arte.

Txupinazorako zerbait berezia prestatu duzue?
Zerbait idatziko dugu, edo kantatu... Ez, kantatu ez! Nahikoa lata ematen dugu eta! Gainera, Igor ez da egongo, eta zerbait erraza izan beharko du!