Eragiyok gizon abesbatza

Euskal eta errusiar eliz-musika gaur, Eragiyok abesbatzarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00
Eragiyok abesbatza, Baionako Saint Andre elizan eskainitako kontzertuan, maiatzean. Argazkia: Eragiyok abesbatza

Kontzertua eskainiko du Astigarragako gizon abesbatzak,  arratsaldeko 19:30etan, Andre Maria elizan. Sarrera doakoa da.

Herrian bertan ariko da gaur, Eragiyok gizon abesbatza. Kon­tzertu berezia eskainiko du, An­dre Ma­ria elizan, arratsaldeko 19:30etan hasita; eta doakoa izango da sarrera.

Aurreratu dutenez, eskainiko dute euskal eta errusiar mu­sikagileen eliz-musikan eta fol­klorean oinarritutako programa. Horrela, euskal jatorriko abestiei dagokienez, Agur Ma­ria, Boga-boga edota Maitia nun zira bezalako piezak entzungo dituzte bertaratuek; eta era be­rean, aukera izango dute errusiar musika ezagutzeko.

Horregatik, elizara gerturatu eta kontzertuaz gozatzera animatu ditu herritar guztiak, Eragiyok abesbatzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!