Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Astigarraga

2019/10/08, asteartea

Ermañan gaur, aurrekontuak lantzeko bilera

Hasi da Astigarragako Udala, 2020 urterako udal aurrekon­tuak lantzen; eta osatu du au­rreneko proposamen bat. Hori aurkezteko, auzoz auzo bilerak egiten ari da, eta herritarren ekar­penak eta proposamenak ja­so­­tzeko asmoz. 

Perurenako Auzolan fron­toian egin­ zuten aurrenekoa, eta beste hiru izango di­ra aste honetan: Santio­men­dikoekin gaur, Ermañan; Oia­lumekoekin bihar, auzo bilto­ki­an; eta Arrobitxulo eta Uru­mea Berrikoekin etzi, Arrobi­txuloko lokalean. Horiek guz­ti­ak, 19:30etan izango dira. Ergobian, erdigunean, eta Santiomendikoekin Plazetxen, datorren astean jarri dituzte hitzorduak.