Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Astigarraga

2019/10/08, asteartea

Muga Rancherako izenemateko eguna

Zizurkilen dagoen Mu­ga Ranch Western zalditegira, urriaren 26an, irteera antolatu du Gaztelekuak.  Parte hartzeko, izena eman behar da eta gaur da izena emateko azken eguna, Gaztelekuan bertan. Pre­zioa 20 eurokoa da, autobusa eta zalditegirako sarrera barne. Gaztelekutik azaldu dutenaren arabera, gainera, badu zalditegi honek «berezitasun bat: talde txiki bat zaldian dabilen bitartean, gainontzekoek western erakustaldi bat ikusi ahal izango dutela». Urriaren 26an 15:45etan aterako dira Gaz­te­lekutik zalditegira joateko, eta iluntzeko 20:00ak aldera bueltatuko dira.