Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Astigarraga Hernani

2019/10/08, asteartea

Aurreneko garaipena lortu du Mundarro saskibaloi taldeak, Askatuaken kantxan

34-53 nagusitu ziren astigartarrak, Donostian. Hernanik, ordea, galdu egin zuen, Donosti Dolphins taldearen kontra (71-67).

Hasi zaio buelta emanten Mun­darro, denboraldi hasiera zailari, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Aurreneko ga­rai­pena lortu zuten astigartarrek, larunbatean, Askatuak taldearen kantxan, Donostiako Paco Yoldin. 34-53 nagusitu ziren.

Partiduari sekulako hasiera emanda bideratu zuten garaipena, Mundarroko jokalariek. Izan ere, 4-18 aurretik bukatu zu­ten aurreneko laurdena, eta aldeari eutsi zioten hortik au­rrera, defentsan lan haundia eginda: laurden bakar batean ere ez zituen 10 puntu baino ge­hiago lortu, talde donostiarrak.

Horrela, 14-26 irabazten iritsi ziren atsedenaldira, eta 24-37 aurretik, azkeneko laurdenera. Hortik bukaerara, gainera, tartea haunditu zuen Mundarrok, garaipen erosoa lortzeko, 19 pun­turen aldearekin.


Bigarren porrota segidan Hernanik, kantxa zailean

Partidu zailagoa zeukan Her­na­nik larunbatean, Donostiako Benta Berriko kiroldegian, Do­nosti Dolphins taldearen kontra. Bi garaipenekin zeuden bi taldeak, eta nabaritu zen berdintasun hori: azkeneko minutuetan erabaki zen irabazlea, eta 71-67 nagusitu zen talde do­nostiarra. Horrela, bigarren po­rrota pilatu dute hernaniarrek, jarraian, bi partidu zailetan.

Berdinduta hasi zen par­ti­dua, eta 18-19 aurreratu zen Her­­nani, aurreneko laurdena buka­tzerako. Atsedenaldiaren au­rre­tik, ordea, tarte txiki bat lortu zuen Donosti Dolphinsek (42-38).

Baina atsedenetik bueltan izan zen nabarmenagoa tarte hori, eta 58-48 bukatu zuten hirugarren laurdena. Ez zuten etsi hernaniarrek, ordea, eta laugarren laurdenean estututa, lortu zuten berriro partiduan sartzea. Baina ez zen nahikoa izan azkenean, eta aurretik lor­tutako abantaila baliatu zuten donostiarrek, irabazteko.