Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Astigarraga

2019/10/07, astelehena

Aurreneko bilera gaur, 2020ko aurrekontuez

Auzoz auzoko bilerak hasiko ditu Udalak, 19:30etan Perurenako Auzolan frontoian.

Hasi da Astigarragako?Udala, 2020 urterako udal aurrekon­tuak lantzen; eta osatu du au­rreneko proposamen bat.

Eta gaur hasita, auzoz au­zoko bilerak egingo ditu, hori aurkeztu, eta herritarren ekar­penak eta proposamenak ja­so­­tzeko asmoz. 

Perurenako Auzolan fron­toian egin­go dute aurrenekoa gaur, arra­tsaldeko 19:30etan ha­­sita. Eta beste hiru izango di­ra aste honetan: Santio­men­dikoekin bihar, Ermañan; Oia­lumekoekin etzi, auzo bilto­ki­an; eta Arrobitxulo eta Uru­mea Berrikoekin etzidamu, Arrobi­txuloko lokalean. Horiek guz­ti­ak ere, 19:30etan izango dira.

Ergobian, erdigunean, eta Santiomendikoekin Plazetxen, datorren astean jarri dituzte hitzorduak.