Hezitzaileen lan poltsa, irekita

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko heitzaileen lan pol­tsa deialdia ireki du. Horrela, curriculuma bidaltzeko epea irekita dute ondorengo arloetako hezitzaileek: antzerkia, sormen tailerra, dantza, eskola kirola, eta bidelaguna, hau da, ikasleentzat eskola orduz kanpoko laguntza emateko programa. Ekintzak eguerdian izaten dira. Jasotako curriculumak «2019-2020 ikasturtean sortu litezkeen beharrak asetzeko» erabiliko dira. Curriculumak ostiralera arte bidali daitezke, euskeraz, gurasoelkartea@astieskola.eus helbidera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!