Txiki tabernan afaria, Euskal Sagardoarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Euskal Sagardoa Jatorri De­i­tu­ra duten sagardoekin eta euskal produktuekin osatutako afa­riarekin gozatu ahal izango da larunbatean, Txiki tabernan. Afari txartelak salgai dau­de, dagoeneko, 20 euroan.


Sei sagardo, 2018ko uztakoak

Bertako sagarrekin egindako sa­gardoak dira Euskal Sa­gar­doa Jatorri Deituraren zigilua, txa­pela gorria, daukaten sa­gar­doak. Lehengo urtean hainbat dastaketa egin ziren sa­gardo hauek hobeto ezagutzeko, eta bide beretik antolatu da berriro ere afari maridatu bat, larunbat honetarako.

Horrela, larunbatean Asti­ga­rragako Txiki tabernan egingo da afari maridatua. Bertan, 2018ko uztako sagardoak dastatuko di­ra, «goren gorenean dauden ga­raian», antolatzaileek azaldu be­zala. Baina, era berean, «egunotan egiten ari diren 2019ko uztaren ezaugarri batzuk ezagutzeko aukera» ere izango da.

Denera, sei sagardo dastatu ahal izango dira. Hain zuzen, Txiki tabernak kartan dituen sei Euskal Sagardoak: Alorre­nea, Bereziartua, Gartziategi, Li­zeaga, Petritegi eta Zelaia.

Besteak beste, sagardotegi ba­koitzaren ukitua nabaritu ahal izango da dastaketan; sa­gar­doen arteko desberdintasunak eta erabiltzen diren sagar motek ematen dioten ukitua. 

2018ko uztako sagardoak dastatuko dira, eta 2019ko uztaren ezaugarri batzuk ezagutu.


Txartelaren prezioan, sagardoa eta afaria

Sagardoekin batera, euskal pro­duktuekin osatutako me­nua dastatu ahal izango da afa­rian: Zubeltzu gildak, Eusko La­bel tomate entsalada, ajoarrieroa tenperatura bajuan egin­dako arrautzarekin, Eusko Label txahal sahieskia eta Idiazabal Gazta.

Afari txartelak 20 euroan daude salgai, Txiki tabernan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!