Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du ikasturtean sor daitezkeen beharretara: antzerkia, sormen tailerra, dantza, eskola kirola, bidelaguna. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 20an, ostiralean, amaituko da. Izena emateko curriculum vitaea euskeraz aurkeztu behar da gurasoelkartea@astieskola.eus helbidean. Ekintzak eguerdian izan ohi dira, bi txandatan banatuta.