Gaur sukaldaritza eta bihar orekari eusteko, Slackline

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Aurreko asteburuan ospatu zuten irekiera festa Gaztele­kuan, ikasturte berriari hasiera emateko asmotan. Hori dela eta, datozen asteburuak indar­tsu eta ekintzez beteta datoz. 


Sukaldaritza tailerra, gaur

Gaur, sukaldaritza tailerraz go­zatzeko aukera paregabea eskaintzen du Gaztelekuak. Hainbat tresna erabiliz, errezeta berriak ikasteko eguna da, gaurkoa.

Bihar berriz, mugimenduz beteriko eguna izango da, Slackline egongo baita, bakoi­tzaren ore­ka hobetzeko eta noski, ondo pasatzeko. Igandea modu orekatu batean amaitzeko ekintza, hain zuzen. 


Lasaiago, bukaera

Datorren larunbatean kirola egiteko asmoz, frontenisa antolatu dute Gaztelekukoek, txapelketa txikiak eta lagunartekoak egiteko asmotan. Eta igandean,  Birus Txapel­ketan, energiak gastatuko di­tuzte gazteek eta asteburua agurtuko dute. 

Hileko azken asteburuan, hau da, hilaren 28an, paintball egingo da, larunbatean, eta igandean, berriz, ekin­tza lasaiago bat antolatu dute, eskulan tailerra, hilabetea era lasai batean amaitzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!