Hilaren 20an, merkataritza txikiaren aldeko sentsibilizazio eguna antolatu dute Beterri- Buruntza Udalek, eta Astigarraga kanpaina honen parte hartzaileetako bat da.
Egunean zehar, ekintzak
Datorren ostiralean, Astigarragari dagokionez, egunean zehar, kanpainan parte hartuko duten establezimenduak, merkataritza txikiaren aldeko mezu positiboz apainduko dira, hala nola, kartelak, globoak eta beste hainbat material erabiliz.
Sentsibilizazio eguna denez, bezeroei erosketak egitean, zerbait emango zaie trukean.
Datorren ostiralean merkataritza txikiaren aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo da, Astigarragan.
Txut-txu trena
Eguna borobiltzeko, Txu-txu trena, Astigarragako kaleetan barrena ibiliko da, herriko komertzio eta ostalaritza guneetan, hain zuzen. Trenean bertan, animazioa jartzea da antolatzaileen helburuetako bat. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da trena Astigarragako kaleetatik bueltaka, 20:00ak arte, denbora nahikoa dago nahi adina ibiltzeko. Irteera, Pelotari kaleko autobus geltokia izango da.
Beterri- Buruntzako Udalek antolatutako sentsibilizazio eguna da ostiralekoa, eta Astigarragak parte hartzea erabaki duenez, Astiko merkatari elkarteak, parte hartzeko gonbitea luzatu nahi izan dute, datorren ostiralean, merkataritza txikiaren alde egiteko osmoz.