Irailarekin batera, eskolara buelta

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Astelehenean, amaitu zen uda askorentzat. Eta iraila iritsi den modura, eskolara buelta ere heldu da. Hiru hilabeteko oporraldia igaro ondoren, heldu da ordua, 2019- 2020 ikasturteari aurre egiteko. Urte hontan, Astigarra­gako herri eskolan, haur hezkuntzan hasiko diren haur kopurua, 306koa da eta lehen hezkuntzako gazteak 337 izango dira, hau da, denera, 643 haur eta gazte izango dira Astigarra­gako eskolan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!