Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Astigarraga

2019/09/09, astelehena

Ikastaroetan izenematea, irailean zehar

Gaur zabalduko dute epea, kultur etxean, hainbat ikastarotan izena emateko: Txi Kung, dantza latinoak, yoga, joskintza edota egur-taila. Urriaren 1ean hasi, eta ekainaren 12ra bitarte izango dira denak. Astigar dantza taldeak, berriz, egun zehatzak jarri ditu, euskal dan­tzen ikastaroan apuntatzeko: irailaren 18an eta 19an, 19:00etan elkartearen lokalean (Santio zeharbidea, Mirasol behea). Eta zita konkretuak jarri ditu Astigarte elkarteak ere, pintura eta marrazketa egin nahi dutenentzat: irailaren 21ean eta 28an eman beharko da izena, 10:00etatik 13:00etara kultur etxean.