Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Astigarraga Hernani

2019/09/08, igandea

Bailarako 18 sagardotegi, Sagardo Txapelketa Herrikoian

Datorren ostiralean hasiko da Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia, Adunan. Ergobiako plazan izango da finala, irailaren 28an.

Irailean izango da, herri­ta­rrek urteko sagardo onena aukera­tze­ko zita nagusia. Datorren ostiralean, hilaren 13an, hasi­ko da Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia.

Adunan izango da estrei­nako saio hori; jokatuko diren lau semifinalen artean, au­rre­nekoa. Iluntzeko 20:00etan ha­siko dute afaria, frontoian. Lizartzan izango da bigarrena, hi­laren 14an, bazkari baten bueltan; eta Orion eta Zorno­tzan beste biak, 20an eta 21ean, biak ere afariarekin.

Eta final haundia, Astiga­rra­gan jokatuko da: Ergobiako plazan, irailaren 28an, ilun­tze­ko 20:00etan. 300 lagunentzat dago tokia, eta azkeneko sa­rrerak, Gipuzkoako Sagardo­gi­le­en Elkartean daude salgai: www.sagardoa.eus, 943 33 68 11 edo info@sagardoa.eus.

Astigarragako 11 sagardotegi eta Hernaniko 7, tartean

Final horretan egoteko lehian ariko dira, beste behin, Uru­mea bailarako makina bat sa­gardotegi; zehazki, Astigarra­ga­ko hamaika eta Hernaniko zazpi: Alorrenea, Bereziartua, Etxeberria, Irigoien, Larrarte, Lizeaga, Oialume Zar, Oiarbi­de, Petritegi eta Rezola astigarta­rrak; eta Akarregi, Alberro, Ipa­rragirre, Itxasburu, Larre-Gain, Otsua Enea eta Rufino herna­niarrak. Ia erdia izango dira, guztira 43 sagardotegi hartuko dituen txapelketan, bere bos­garren edizioan.

43 sagardotegik hartuko dute parte, eta horietatik 12 pasako dira finalera.

Semifinal bakoitzean, 10-11 sagardo dastatuko dituzte, kata itsuan; eta herritarren pun­tu­azioei esker, guztien artean 12 sagardok lor­tuko dute fina­le­rako pasea.

Ohitura zahar bati berriro heltzeko asmoz berreskuratu zuen Gipuzkoako Sagar­dogi­le­en Elkarteak, 2015ean, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa He­rrikoia. Izan ere, 1967tik au­rrera, zenbait txapelketa he­rri­koi antolatu zituen orduko sagardogileen elkarteak; eta «herri desberdinekin elkar­la­nean, sare hori berres­ku­ra­tzea» izan da asmoa.