Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Astigarraga

2019/09/07, larunbata

Iraila ekintzez beteta, gaurko irekiera festarekin hasita

Ikasturtea logo berria aurkezten bukatu zuten Gaztelekuan.
Ikasturtea logo berria aurkezten bukatu zuten Gaztelekuan.

Gaur irekiko ditu Gaztelekuak ateak, uda ondoren, jai giroan: musika, parkour, jatekoa eta gehiago izango da 17:00etan hasita.

Aurpegia berrituta, baina beti bezala, ekintzez beteta ekingo dio ikasturte berriari Gazte­le­kuak. Gaur irekiko ditu ateak udako atsedenaldiaren ondoren, eta ondo hasteko, festa  be­rezia izango da.

Arratsaldeko 17:00etan irekiko dira Gaztelekuko ateak, eta festa giroa nagusituko da. Batetik, Beterriko gazteen Par­kour erakustaldia izango da. Bestetik, musika. Era berean, jan eta edatekoekin goza­tzeko aukera izango da. Hau guztia egin ahal izateko, plazan ere lekua hartuko dute, noski. Baina euria eginez gero, ikastolako atarira mugituko da festa.

Gaurkoarekin, iraileko egu­­tegiari emango diote ha­siera. Ikasturte berriaren bu­ka­eran logo be­rria aurkeztu zuten, eta orain, hilabetez hilabete ekintzez betetako egutegia prestatuko dute.

IRAILEKO EGITARAUA

Gaur, Irekiera festa, 17:00etan hasita.

Bihar, Lagunki.

14, Sukaldaritza.

15, Slackline.

21, Frontenis.

22, Birus Txapelketa.

28, Paintball.

29, Eskulan tailerra.

Ordutegia

-Astelehenetan, itxita.

-Asteartetik ostiralera eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara.

-Larunbatetan, 16:30etatik 20:30etara.

-12 eta 18 urte arteko gazteentzako aisialdi gunea.