Krosserako izena, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 02:00

Ergobiako jaiak ostiralean hasiko dira, 16:00etan, haurrentzako hainbat ekintzarekin. Hortik aurrera, beste hainbat ekitaldiren artean, larunbatean Ber­nar­do Arzallusen oroimenezko Ergobiako Krossa ere izango da, 10:30etan. Santiomendin eta Ordekazgain mendietan ba­rrena 10 kilometro egin beharko dira. Izen-ematea ostiralera arte egongo da irekita, kronoak.com webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!