San Roke gaur, Santiomendin eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 16a, 02:00

ATZO Santiomendiko jaiak os­patu ziren, goizeko 10:00ak aldera dianak herria esnatuta. Hamaika ekintzaren artean, desafioa izan zen; segan eta aizkoranaritu ziren: Iban Pardo (Euskal Herriko txapel­duna), Suharri Ira­zusta­ba­rre­na, Suha­rri Ro­dri­gez (Paolla)?eta Jokin Ba­so­za­bal. Erre­dakzioa ixtean oraindik de­safioa bukatzeke zuten..

Gaur, ordea, San Roke jaiak izango dira protagonista, bi tokitan gainera, Santiomen­din eta Aranon. Santio­men­din, goizetik hasiko da festa, 11:00etako meza nagusi­arekin. Festak arratsaldean amaituko dira, Alaiki taldea­rekin dan­tzan. Aranon, ordea, egun oso­an izango dira ekintzak, hala nola, txistu­larien kon­zen­tra­zioa, meza nagusia, kalejirak eta kantaldiak. 

Bideoa: Santiomendiko jaiak 2019 - Desafioa.


EGITARAUAK, GAUR

SANTIOMENDIN

11:00, Meza.

12:00, Astigar dantza taldeko dantzariak.

13:00, Imanol Ituiño magoa.

14:00, Bazkari herrikoia.

17:30, Alaiki taldearekin dantzaldia.


ARANON

10:00, Txistularien konzentrazioa

10:15, Jaiei hasiera kanpaikadekin San Martin elizan.

10:30, San Roke ermitara irteera.

11:00, Meza nagusia.

12:00, Kalejira.

12:15, Pelota partidua.

13:30, Kalejira.

14:30, Bazkaria Kontsejun.

19:00, Jaien amaiera «Agur Jaunak eta Andreak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!