Santiomendiko jaiek lekukoa gaur, eta San Rokek erreleboa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 15a, 02:00

egun osoko festa izan ohi da Santiomendin, auzoko jaiak ospatzeko, eta halaxe egingo dute gaur ere. 

Goizean sendo esnatzeko, diana egongo da goizeko 10:00­e­tan, eta jarra­ian, auzotarrek egindako sa­gardo eta tor­tila lehiaketaz gozatzeko aukera izango da, 11:00etan hasita. 

Eguerdiko 12:00etan zaldi demarekin gozatu ederra hartuko dute auzotarrek, eta ja­rra­ian bazkari herrikoia egin­go dute Larrarte sagardotegian. 

Digestioa egiteko denbora nahikoa egongo da, arratsaldeko 18:00etan hasiko baitira herri kirolak. 

Oraingo honetan, desafioa egingo dute, segan eta aizkoran. Lau partaidek hartuko dute parte: Iban Pardo (Euskal Herriko txapelduna), Suharri Irazustabarrena, Su­ha­­­rri Ro­dri­guez, Paolla eta Jokin Baso­zabalek, hain zuzen. 

Bukatzeko, afari herrikoi batekin agurtuko dituzte San­tio­mendiko jaiak.   


Ermitan izango da festa, bihar

Hala ere, Santiomendin ja­rrai­­­tu­ko du jai-giroak bihar ere. Or­duan, San Roke izango da pro­tagonista nagusia, eta er­mi­taren ingurua, festaren lekuko.

Goizeko 11:00etako mezarekin hasiko dira ekintzak, bertan. Ondoren, eguerdiko 12:00­e­tan dantzatuko dute Astigar dantza taldeko dantzariek, atarian. 

Imanol Ituño magoaren ikuskizuna izango da, segidan. Bazkariaren ondoren, Alai­ki taldeak jarriko du dan­tzan auzoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!