Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Astigarraga

2019/08/12, astelehena

Ikatzan, San Roke egunerako txartelak

Badatoz Santiomendiko eta San Roke eguneko jaiak. Abuztuaren 15ean dianarekin esnatuko da Santiomendiko auzoa, eta egun osorako izango dute festa: tortila lehiaketa eta sagardo dastaketa, herri kirolak, sega eta aizkora desafioa, auzo bazkari eta afaria... Hu­rren­go egunean, berriz, San Roke eguna ospatuko da Santiomendiko ermitan, eta besteak beste, bazkari herrikoia egingo da 14:00etan. Txartelak Ikatza tabernan daude salgai. Aurretik meza, dantzariak eta Imanol Ituño magoa izango dira, eta ondoren, dantzaldia.